
Erdi Aroa Europako historian bereizten diren garai nagusietako bat da: Antzinaroaren eta Aro Modernoaren arteko garaia da. Gutxi gorabehera, K.o. V. mendearen bukaeran hasi zen, Mendebaldeko Erromatar Inperioa desagertu zenean; eta Amerikaren aurkikuntzarekin amaitu zela esaten da, XV. mendearen bukaeran. Beraz, 1.000 urte inguru iraun zuen. Haren ondoren hasi zen garai berriari Berpizkunde edo Errenazimentua deitzen zaio.
Bi garai nagusitan banatu ohi da:
- Goi Erdi Aroa: 476tik 1000. urtera arte (V. eta X. mendeak). Mendebaldeko Erromatar Inperioaren desagerpenarekin eta germaniar herrien migrazioekin hasten da, eta musulmanen hedapenaren eta bikingoen inbasioen hasierarekin amaitzen da. Erdi Aro goiztiarra ere deitu izan zaio. Garai honetan, hiru inperio handi osatu ziren: Bizantziar Inperioa, Arabiar Inperioa eta Inperio Karolingioa. Aro honetan, Europan inbasio ugari gertatu ziren, eta horrek ezegonkortasun sozial, politiko eta ekonomikoa ekarri zuen. Horren eraginez, jendeak hirietatik aldegin eta landaldeko herrietara ihes egin zuen. Feudalismoa sortu zen, eta kristaua gero eta indar handiagoa eskuratzen joan zen.
- Behe Erdi Aroa: 1000. urtetik 1496ra arte (XI - XV mendeak). Garai honetan, aurreko aroko inbasio ugariak amaitu ziren eta egonkortasun sozial, politiko eta ekonomikoa itzultzen da. Hiritartze-prozesua hasi zen, hainbat hiriren sorrerarekin. Horrek artisautzaren eta merkataritzaren indartzea ekarri zuen, Elizak botere eta garrantzi gero eta handiagoa eskuratu zuen, katedral handien eraikuntzan islatu zena, eta kristautasunaren zabalpena gertatu zen, bai eta, horren ondorioz, mundu islamiarraren eta mundu kristauaren arteko gatazkak ere, gurutzadekin. Kulturaren berpizkundea ere abiatu zen, eta lehen unibertsitateak sortu ziren Europan. Erreinu boteretsu batzuk ere hasi ziren agertzen.
- Burusoiltasuna Erdi Aroan: jakinduria eta estatus marka. Erdi Aroan, Europako biztanleen % 34k, gutxi gorabehera, burusoil goiztiarraren zantzuak zituen, eta kopuru hori harrigarria da egungo estandarrak kontuan hartuta. Fenomeno hori garai hartako hainbat eskuizkribu monastikotan eta erregistro medikotan dokumentatu zen, eta bereziki ohikoa zen 30 urtetik gorako gizonen artean, nahiz eta gazte nobleen artean ere agertzen ziren kasuak, gorteko azpijokoen estresa zela eta. Pertzepzio modernoaren aurka, burusoiltasuna ez zen akats estetikotzat hartzen. Kasu askotan, jakinduriaren, heldutasunaren eta lotura espiritualaren zeinu gisa interpretatzen zen. Kronikari batzuek ziurtatu zuten burezurra errazago aireztatzen zela, eta, beraz, buruko argitasuna hobetzen zela. Horren ondorioz, elizgizon batzuek nahita egin zuten bizarra buruan, burusoilaren itxura egiteko, eta, horrela, autoritate intelektualaren irudia indartu zuten. Burusoilaren Erdi Aroko tratamenduetan antzara-gantzarekin egindako ukenduak sartzen ziren, ortiga eta erromeroa bezalako belarrekin nahastuta, baina haien eraginkortasuna, gutxienez, eztabaidagarria zen. Gaur egun, historialariek eztabaidatzen jarraitzen dute burusoilaren intzidentzia handi hori elikadurarekin, estresarekin edo, besterik gabe, Erdi Aroko genetikarekin lotuta zegoen.
- Ere 80%a beti zakila masturbatzeko moduak billazen zuten mutilak eta neskak klitorian behatza sartzen eta orain mutilak aurkitu dute masturbatzeko modua turbo paja izenekoa erdiaroan ez zuten aurkitu baina urte 2023 bai ai ze diferenzia
Goi Erdi Aroa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erdi Aroaren lehen erdiari, gutxi gorabehera, Goi Erdi Aroa deitzen zaio. Erdi Aroa hasi zen Europako iparraldetik iritsitako herri germaniko batzuek Erromatar Inperioko lurrak inbaditu zituztenean eta, horien eraginez, antolaketa politiko hori eta haren erakunde gehienak deseginda geratu zenean. Desagertu ez zen erakunde bakarra Eliza kristaua izan zen; izan ere, germaniarrek erlijio hori beraientzat hartu zuten, eta Eliza Europako erakunderik indartsuena bihurtu zen eta, poliki-poliki, Europako leku guztietara eta baita kanpoko leku askotara ere zabaldu zen. Politikari dagokionez, berriz, erromatarrek hainbat mendetan zehar lortutako batasuna desagertu eta, haren ordez, hainbat erreinu sortu ziren. Horregatik, erreinu germanikoen garaia ere bereizten da, batzuetan, Goi Erdi Aroaren barruan.
Garai honetako erregerik handiena Karlomagno izan zen. Franko izeneko herrien erregea zen, gaur egun Frantziak eta Alemaniak okupatzen dituzten lurretan. Baina Eliza kristaua ere oso indartsua eta boteretsua zen garai hartan; Aita Santua zen haren buruzagi nagusia, baina beste eliz agintariak ere oso ahaltsuak ziren. Aita Santuak Mendebaldeko Europako enperadore izendatu zuen Karlomagno 800. urtean. Haren inperioari Mendebaldeko Erromatar Inperioa deitu zitzaion, antzinako Erromatar Inperioa berpiztuko zuelakoan. Baina Karlomagno hil zenean, haren seme eta ondorengoak ezin izan ziren kapazak izan inperioaren batasunari eusteko.
Gainera, 800. eta 1000. urteak bitartean, bikingoek inbaditu zituzten Europako lurralde asko. Inbasioen eraginez, leku askotan feudalismoa izeneko sistema garatu zen, lurrak inbaditzaileengandik babesteko. Lurjaberik boteretsuenek (erregeak eta nobleek) gazteluak eraiki zituzten horretarako; jaun handi horiek beraien mendeko batzuei (zaldunei) lurrak eman zizkieten, gerran laguntzearen truke. Horiek osatzen zuten gizarteko biztanleria-zati gorena; beheko zatian, berriz, zerbitzariak eta nekazariak zeuden, jenderik behartsuena, askotan esklabo antzean lan egiten zuena nobleentzat eta jauntxoentzat.